Zirkularrak (edo “Zirkularrak-Circulares”) Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatutako ekimen/erakusketa bat da; beraren bitartez, euren fabrikazioan ekodiseinuko metodologiak bizi-zikloaren ikuspegitik aplikatu dituzten eta -hortaz- euren ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten hainbat produkturi buruzko ikuspegi bat eskaintzen da.
Euskadik 20 urte baino gehiago daramatza ingurumen-irizpideak aplikatzen, produktuen diseinu- eta garapen-fasetik, eta ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuen ekoizpena gidatzen du; horri esker, Europako hegoaldeko erreferentziazko eskualdetzat hartuta dago, batez ere industriaren arloan. Zirkularrak ekimenak erakusten ditu ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren printzipioak aplikatuz Euskal Herrian fabrikatu diren 150 produktu eta zerbitzu komertzial baino gehiago. Horiek guztiak, hamar sektoretan egituratuta (makineria, metalgintza, garraioa, altzariak, automozioa, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, elektrizitatea/elektronikoa eta eraikuntzako materialak), ikusgai daude erakusketa honetan; gainera, erakusketak badu whatsappen bidezko gida bat, produktu eta zerbitzu horiei guztiei buruzko informazio gehiago jasotzeko.
Eskura jarritako kanalen bidez Zirkularrak erakusketara bisitatzera hurbiltzen diren pertsonek ekodiseinuak edozein enpresa-jardueratan duen potentzialari buruzko ikuspegi integral bat eskuratu ahal izango dute, eta euskal enpresen lana eta konpromisoa ezagutu ahal izango dituzte, ekonomia zirkularraren eremuan.
Honako hauek dira Zirkularrak-en edukira iristeko eskuragarri dauden kanalak: