Altzarien eta habitataren sektore honek 5.000 langile baino gehiago ditu Euskadin, gama zein kalitate handiko produktuak ekoiztuz.
Europa osoko Administrazio Plublikoek euren erosketetan ezartzen dituzten ingurumen-betekizun gero eta zorrotzagoek eta herritarren sentikortasun handiagoak bultzatuta, euskal sektoreak ekodisenura jotzen du eta meterial jasangarri eta birziklagarriak txertatzen ditu, produktuak modularizatu eta birmanufakturatzeaz batera.