Sektore honek euskal enplegu industrialaren %34 sortzen du. Euskadin, lehengaiak sektore honetako kostuen %58 dira. Euskadin fabrikatutako esta transformatutako altzairu eta aluminioak txatarretik datoz jadanik. Sektore honek metalezko aleazio ia guztiak kontsumitzen ditu; aleazio horiei "material kritikoak" deitzen zaie, haien ingurumen-aztarna handiagatik eta mundu mailan duten eskasiagatik.
Aleazio eta produktuen Ekodisenua, ekoizpen-prozesu efizienteak eta txatarren kudeaketa aurreratua heldu beharreko erronkak dira, eta badute eragina beste sektore batzuen jasangarritasunean; adibidez: automobilgintza, berriztagarri eso makinerian.