Automobilgintzako osagaien euskal sektorea -300 enpresa eta 41.000 lanposturekin- Euskadiko sektore lehiakorrenen eta berritzaileenetako bat da. Euskadin, lehengaiak sektore honetako kostuen %72 dira.
Ekoizpen-prozesu efizienteak, arintzea, materialen zikoen itxiera, osagai eta baterien bigarren bizitza eta jabetza-eredu berriak funtsezko erronkak dira automobilgintzarentzat, ekonomia zirkularraren alorrean.